Ezkerreko olatuari esker, Mundakak nazioarteko lehiaketak antolatzen ditu, eta bederatzi aldiz izan da Munduko Zirkuituaren egoitza. Bisitariek, surfistek nahiz bestelakoek, Mundakako olatuagatik bisitatzen dute herria.
Mundakako barran sortzen eta Laidako hondartzan itzaltzen den olatu hau hegoalde - hego-ekialdeko haizearekin eratzen da, eta lau metroko garaiera eta 400 metroko luzera izatera irits daiteke.
Olatuaren garrantzia dela eta Udalak 'Surfeko Erreserbatzat' jo du bere ezker olatua. Erabaki horren alde surf munduko agente guztiak agertu dira alde, hala nola, Espainiako eta Euskal Herriko Surf Federazioak. 'Olatuen babeserako aldeko Manifestua' ere sinatu dutenek ontzat eman dute Mundakako Udalaren ekimena.
Aritz Aranburu surflaria Quicksilver Pro Gold Coast munduko surf txapelketako lehen probatik kanpo geratu da, bigarren kanporaketan Adriano de Souza brasildarraren aurka galdu ostean.
Zarauztarra ondo aritu da, baina olatu egokia hautatzea falta izan zaio. Lehentasuna momenturik txarrenean galdu du, eta Adriano Souzak ondo baino hobeto aprobetxatu du egoera, olaturik onena hartzeko.
Bukaerarako 8 minutu falta zirela, Aranburuk 9,69ko puntuazioa behar zuen, ia ezinezko erronka. Olatu txikia hartu du, eta floater handia, tubo bat eta zenbait itzuli on egin arren, ez da nahikoa izan eta lehiaketatik kanpo geratu da.
Quicksilver Pro Gold Coast goi-mailako surf zirkuituko lehen proba da. Aranburuk iaz lortu zuen 32 surflari onenen artean berriro lehiatzeko eskubidea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario